ELURRA MARA-MARA
LEIHOTIK BEGIRATU
ELUR PANPINAK GARA
2 URTE A SAKATU HEMEN
2 URTE B SAKATU HEMEN
2 URTE C SAKATU HEMEN
2 URTE D SAKATU HEMEN
IHAUTERIAK 2012
febrero 27, 2012100 URTE: MENDEURRENAREN KANTA
febrero 23, 2012Aurkezpen honetan mendeurrenaren kanta entzun ahal duzue. Musika eta letra Kepa Hernandezena da.
Benetan zoragarria!
Eskerrik asko Kepa!
Eskolako abesbatzak ere ikasiko du eta euren bertsioa laster izango dugu.
GRABAKETA TXOKOA: EZETZ ASMATU
febrero 16, 2012BERNARDO ATXAGA
febrero 14, 2012
Bernardo Atxaga eskolara dator.
Gure eskolako mendeurrena dela eta Bernardo Atxaga gure eskolan egongo da otsailaren 29an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan Gandasegi eskolako areto nagusian.
Gaia: “Eskola eta Literatura”
Mendeaurreneko ekintza honetan eta besteetan parte hartzera gonbidatu eta animatzen zaituztegu, gure eskolako 100 urteek merezi dute.
Mendeurreneko komizioa
Bernardo Atxaga viene a la escuela.
Con motivo del centenario de la escuela Bernardo Atxaga estará en la escuela el próximo miércoles 29 de febrero a las 19:00 en el salón de actos de Gandasegi.
Tema: “Escuela y literatura”
Os invitamos y animamos a que participéis en este y todos los actos que se celebren del centenario, la ocasión lo merece.
Comisión del centenario.
100 URTE: Bernardo Atxaga Gandasegi Eskolan (Otsailak 29)
febrero 5, 2012BERNARDO ATXAGA
Asteasun (Gipuzkoa) 1951ko uztailaren 27an jaiotako euskal literatoa. Hamalau urte zituela familia gertuko herri batera joan zen bizitzera, Andoainera. Herri horretan industria gehiago zegoen eta euskal hiztunen portzentajea Asteasun baino askoz txikiagoa zen. Atxagak lehen urte horietan hainbat eta hainbat liburu irakurri zituen herri berriko herri-liburutegian. Stevenson, Conrad eta Melville irakurri zituen besteak beste, eta beti adierazi izan du idazle horiekiko zorra. Garai horretan euskaraz alfabetatzen hasi zen bere amaren laguntzaz, izan ere, ama irakaslea zuen. Berehala “El Norte de Castilla” egunkarira gaztelaniaz idatzitako ipuinak bidaltzeari ekin zion. Horietako bat 1971eko ekainaren 27an argitaratu zen, Los que anhelamos escribir izenburupean. Bilbon, ikasle garaian, berriz jaio zen, berak esan izan duen moduan. Alfabetatze-prozesua burutu eta Gabriel Aresti poeta ezagutu zuen. Hark idazteko adorea eman zion eta literato ona izango zela iragarri zuen. Garai hartan abangoardiako literatura-estiloak ezagutu zituen. Hala, surrealismoaren eta orokorrean esperimentalismoen jarraitzaile bilakatu zen. Unibertsitateko ikasle zen garai hartan, 1978an Etiopia liburuan argitaratu ziren poesia eta narrazioak idazteari ekin zion. Hurrengo paragrafoetan Lourdes Otaegi ikerlariak Bernardo Atxaga monografian jasotzen dituen biografia-datuak azalduko ditugu:. Egilearen hitza (Literatur kaierak Bilduma, Labayru-B.B.K. (Bilbao Bizkaia Kutxa), 1999). 1973an, Ekonomia Zientzien ikasketak burutu ondoren, Atxagaren urterik ilunenak hasi ziren, egileak berak adierazten duenez. Soldadutza egitera joan zen eta esperientzia txar haren ondorio da Ziutateaz eleberria. Eleberri politikoa da, heriotzari eta askatasunari buruzko gogoetak barneratzen dituena. Soldadutza bukatu zuenean Donostiara joan zen bizitzera eta banku batean aritu zen lanean. Garai hartan sortu zuen “Panpina Ustela” aldizkaria, Koldo Izagirre eta Ramon Saizarbitoriarekin batera. Baina ez zuen Donostian luze iraun, bankuko lanak ez baitzuen asebetetzen. Bilbora itzulita hainbat ogibide izan zituen; inprentako langile, liburu saltzaile eta euskara irakasle besteak beste, baina begiak literaturan iltzatuta beti. 1978an Pott Banda literatura-taldea sortu zuen Joseba Sarrionandia, Jon Juaristi, Josemari Iturralde, Manu Erzilla, Ruper Ordorika eta beste hainbatekin batera. “Pott” aldizkarian argitaratzen zituzten lanak eta izaera eta gustu anitzekoak baziren ere ere, auzi sozialarekin konprometitutako literaturaren ukoa (Gabriel Arestiren estiloa) eta literatura autonomoaren aldarrikapena zuten bidelagun. Xede pedagogikotik aldentzen zen literatura bilatzen zuten. Pott Bandak 1983ra arte iran zuen; urte hartan Atxagak Bartzelonara jo zuen Filosofia ikastera. Ordurako bizitza idazle modura aurrera ateratzeko erabakia hartua zuen, hori dela eta, idazkera fintzen lagunduko zioten hainbat esparru garatu zituen: haurrentzako ipuinak, abestiak eta irrati-gidoiak. 1984an Bi anai eleberria argitaratu zuen. Lan horrek ezagutarazi zuen irakurle euskaldunen artean. 1988an Obabakoak ipuin-bilduma argitaratu zuen. Lan horrekin Espainiako Literaturaren Sari Nazionala eskuratu zuen eta Europarako ateak zabaldu zitzaizkion. Argitaratu zen urtean Kritikaren Saria irabazi zuen, hurrengo urtean lehen Euskadi Saria eta beranduago finalista izan zen European Literary Price delakoan (1990), Pariseko Milepages Sarian (1991) eta Pirinio Atlantikoen Tres Coronas Sarian (1995). 2000. urterako liburua 24 hizkuntzara itzuli zen dagoeneko. Geroztik, gure mugaz beste aldeko euskal idazlerik ezagunena da. 1992an Iruñean “Garziarena” aldizkaria sortu zuen lagun batzuekin batera. Bi urteko iraupena izan zuen aldizkari hori kulturaren ildotik garatu zen batez ere. Artikuluak goitizen batekin eta Garziarena deiturarekin sinatzen ziren beti. B hizkiarekin hasten ziren egileen testuak Atxagak idatzitakoak ziren. 2000. urtean Iruñeako Pamiela argitaletxearekin lan egitea erabaki eta bertako zuzendaritza-taldean barneratu zen.
Hitzaldien bidez jendea erakartzeko gaitasuna da Atxagaren beste ezaugarri nabarmen bat. 2000. urterako 2.000 hitzaldi baino gehiago eman zituen jadanik, leku eta toki anitzetan, baita entzule moduan haurrak zituela ere. 90eko hamarkadan hainbat hitzaldi-errezitaldi eman zituen “irakasgai” modura: Zeruak (1994), Lezio berri bat ostrukari buruz (1994), Itzultzaile bat Parisen (1996) y Groenlandiako lezioa (1997). Halaber, bere testuak pintoreen katalogoetan agertzeko interesa ere azaldu du. Bide horretatik Jose Luis Zumeta, Eduardo Chillida, Ramos Uranga, Andres Nagel, Carmelo Ortiz de Elguea, Eduardo Sanz, Francesc Torres eta Ricardo Toja aipa daitezke, adibide modura.
100 URTE: Anima zaitezte kamisetak erosten! /camisetas conmemorativas a la venta
febrero 3, 2012Dakizuenez Gandasegi eskolak 100 urte beteko ditu aurten. Gure eskolako gertaera berezi honetarako kamisetak aterako ditugu salgai. Anima zaitezte kamisetak erosten hauek baliogarriak izan daitezke : mendeurreneko ekintzetarako, umeek dituzten txangoetarako, Galdakaoko jaietarako etab.
Kamisetak neurri ezberdinak dituzte eta hauen prezioa : Umeenak: 8 € eta Nagusienak: 10€tan. Eskaera egiteko kamiseta kopurua eta neurriak behar ditugu. Beraz, hurrengo orria bete eta diruarekin batera Gandasegi eraikuntzako atezainari entregatu (Endikari).
Bestalde, mendeaurreneko ekintzetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Ekintza hauen berri zabaldu berri dugun mendeurrenaren blog-ean izango duzue. Bidali eskolako argazkiak edo zuen oroimenak eta gure emailera bidali guk blog-ean ateratzeko. Eskolako orduetan zuzendaritzan ere entregatu daitezke.
BLOGA: http://gandasegi100urte.blogspot.com/ emaila: gandasegi100@gmail.com
Oharra: Iñauteriko jaian kamisetak salduko dira.
Mendeurreneko komizioa
Nuestra escuela Gandasegi en este año 2012 cumplirá 100 años. Para este acontecimiento sacaremos unas camisetas conmemorativas a la venta. Os animamos a que las compréis, las camisetas podrán ser utilizadas: en todos los actos del centenario, para que las lleven en las excursiones, fiesta de Galdakano etc.
Las camisetas tienen diferentes tallas y su precio: las de los Niños/as: 8€ y de los Adultos: 10€. Para poder realizar el pedido de las camisetas necesitamos las tallas y el número de camisetas. Por ello os pedimos que rellenéis la siguiente hoja y lo entreguéis junto con el dinero al conserje del edificio de Gandasegi (a Endika).
Por otro lado, os invitamos a que participéis en los actos que se celebren del centenario. Todas las noticias sobre el centenario las podéis ver en el blog que hemos creado. Podéis mandarnos vuestras fotos o testimonios al email del centenario y luego se publicarán en el blog. También las podéis entregar en horario escolar en dirección.
BLOG: http://gandasegi100urte.blogspot.com/ email: gandasegi100@gmail.com
Nota: En la fiesta de carnavales habrá venta de camisetas.
Comisión del centenario.
Kamiseta eskaera/ solicitud de camisetas
| IZENA eta ABIZENAK/NOMBRE y APELLIDOS : | TELEFONOA/TELEFONO: | ||||||||||||||||||||||||||||
|
UMEAK/NIÑOS 8€
|
|||||||||||||||||||||||||||||
| 3-4 URTE/AÑOS | 5-6 URTE/AÑOS | 7-8 URTE/AÑOS | |||||||||||||||||||||||||||
| 9-11 URTE/AÑOS | 12-13 URTE/AÑOS | ||||||||||||||||||||||||||||
|
EMAKUMEAK/ MUJERES 10€ GIZONAK/HOMBRES 10€
Neurria/talla zenbat/nº Neurria/talla zenbat/nº
|
|||||||||||||||||||||||||||||
GRABAKETA TXOKOA: AMAORDEA ETA ISPILUTXOA
enero 27, 2012“Edurnezuri” ipuinaren pertsonaia gaiztoa AMAORDEA da. Inbidiaz josita zegoenez egunero galdetzen zion ispiluari:
-Ispilutxo, ispilutxo nor da Munduko neskarik politena?
Eta ispilutxoak esaten zion:
-Zu zara
Baina egun batean berriro galdetu zion:
-Ispilutxo, ispilutxo nor da Munduko neskarik politena?
Eta ispilutxoak esan zion:
-Orain zu ez zara. Edurnezuri da.
Elkarrizketa hau 3 urteko umeek ikasi eta antzeztu dute eta batzuek (Iker B, Iker S., Julene, Ander, Mariem, Alain, Unax, June, Ekaitz K., Xabier, Oier eta Ibai) grabatu ere egin dute.
Escrito por gandasegihh 











