Ongi etorri Euskaraldira!

noviembre 19, 2020

Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. 2020an, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugu ariketa eta aurten, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izango dugu ariguneen bidez.


EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA (2019) GANDASEGI ESKOLAN

diciembre 3, 2019

URTERO BEZALA, ESKOLAKO PATIOAN ELKARTU GARA EUSKARAREN EGUNA OSPATZEKO.

BIDEO HAUETAN ABESTIAK ETA BERTSOAK IKUS DITZAKEZUE.

BEHIN BETIKO

AHO BIZI BELARRI PREST

BERTSOAK

ETA AMAITZEKO…GUK EUSKARAZ


BOGA, BOGA…Altxorraren bila

noviembre 17, 2019

Datorren astelehenean  hasi eta abenduaren 3ra arte ( Euskararen Nazioarteko eguna) Gandasegiko marinelek trainerua hartu eta arraunean egingo dute altxorraren irlara heltzeko. Hamaika egunetan, euskaraz eginez, taldeetako batelak lehia bizian izango dira, olatu handien artean. Aurrera egiteko, talde lana egin beharko, bat egin, denok batera boga, denok euskaraz. Eup,eup! Eup,eup!

Boga, boga euskalakariak, euskaraz eginez, altxorraren irlarantz.


ABENDUAK 3: Euskararen nazioarteko eguna (2019-20)

noviembre 13, 2019