TXITXIBURDUNTZI EGUNA GANDASEGI ESKOLAN

febrero 18, 2020

OHITURA ZAHAR HAU GUSTOKOA DUGU GURE ESKOLAN ETA, URTERO BEZALA, DATORREN OSTEGUNEAN, OTSAILAK 20, TXIIXIBURDUNTXI EGUNA GANDASEGI ESKOLAN OSPATUKO DUGU.

Txitxiburruntzi eguna Euskal Herriko usadio zaharra da, hainbat tokitan garizuma aurretik egiten zen ospakizuna, inauteri igandeko aurreko igandean. Tradizio hau bizirik dago Bizkaiko hainbat herritan (TxorierrinHego UribenZeberionErandionArratianDurangaldean…).

Egun horretan jendea mendira joaten zen, sua prestatu, txitxi-burruntzi edo zotz batean iltzaturiko haragi puskak, txorizoatxistorra zein beste txerrikiak sutan erretzen ziren.

Gaur egun, txerri-hilketarik ez da jada ospatzen, baina tradizio hau (aipatu egunean mendira joan eta bertan prestatutako janaria dastatu) gure inguruko hainbat herritan bizirik dago, batez ere Bizkaian eta ikastegien artean nahiko zabalduta dago. Gainera, gero eta gehiago, ordezko begetalak edo barazkiak ere erabiltzen dira, arrazoi etikoengatik, osasunagatik edo ingurumenarengatik.

Txitxi-burruntzi eguna kanpoan (mendian zein toki irekian) une alaia pasatzeko aitzakia paregabea da, burruntzian prestatutako janariak dastatuz. Lagunekin zein senitartekoekin ospatzen da, eta leku batzuetan erromeriak ere antolatzen dira, ospakizunekin, jolasekin, musika eta dantzaldiekin. Esan dezakegu ere, nolabait, egun honek inauteriko ospakizunei hasiera ematen diela (toki batzuetan Txitxi-burruntzi eguna Eguen Zuri deritzon Inauteriko astean ere ospatzen da).

Novedades 1909 - Biblioteca digital de San Sebastián.

El burduntzi, burruntzi o gerren era antiguamente una punta de hierro, un solo palo en el que se ensartaban aves y que se podía girar encima del fuego para ir asando la pieza lentamente.